Thunderbird Monthly releases are now the default download. Click to learn more

Nortzuk garen

Elkartu Thunderbirdekin

Thunderbird 2003n sortu zen doako eta kode irekiko software-proiektu bat da, komunikazioa eta lankidetza hobea izateko. Milaka pertsonaren eta Mozilla familiaren talentuaren eta eskuzabaltasunaren laguntza dugu. Funtsezko balioek gidatzen gaituzte eta gure lana garrantzitsua egiten dute. Irakurri gehiago, gehiago jakiteko.

Balioak

Komunitatea

Erakundea

Balioek gidatua

Armarria Thunderbird logoaz.

Pribatutasuna

Zu ez zara produktua.

Guretzat, datuen jabetza eta pribatutasuna zure eskubideak dira bizi zaren tokian. Zure datu pertsonalekiko gure konpromisoa erraza da:

  • Ez dugu biltzen edo gordetzen zuk eskatzen ez diguzuna salbu.
  • Kontu handiz hartzen dugu erabilera okerretatik babesteko.
  • Ez ditugu inoiz saltzen.
  • Horren jabetza eta kontrola mantentzen dituzu.
Irakurri pribatutasun-politika
Giltza Thunderbird logoaz.

Askatasuna

Thunderbird zurea da (eta munduarena).

Thunderbird doako eta kode irekiko softwarea da, hau da, bere kodea eskuragarri dago libreki ikusteko, aldatzeko, erabiltzeko eta partekatzeko. Bere lizentziak, gainera, betirako doakoa izango dela ziurtatzen du. Thunderbird milaka kolaboratzaileren opari bat dela pentsa dezakezu.

MPL 2.0ri buru argibide gehiago
Hizketa-burbuila bat Thunderbird logoaz.

Ahotsa

Thunderbirden etorkizunean parte bat duzu.

Thunderbird softwarearen garapena askotan gidatzen duten eskakizun eta pizgarri komertzialetatik libre dago. Edonork parte har dezake Thunderbird hobetzen eta jende gehiagoren eskura jartzen laguntzen. Kolaboratzaileek aukeratutako kontseilu batek, Thunderbird bere balioei eta misioari leial izaten jarraitzen duela ziurtatzen du.

Komunitateak gidatua

Edonork lagundu dezake Thunderbird hobetzen. Programatzaileek gogoko dituzten eginbideak eman ditzakete edo lehendik dagoen kodea hobetu dezakete. Eleanitzak direnek Thunderbird denontzat erabilgarri jar dezakete. Nahi dutenek Thunderbirden bertsio berriak eta dokumentu-arazoak proba ditzakete. Thunderbird bakarra bihurtzen duen komunitate oparo baten parte izateko modu asko daude. Eta boluntario izateko denborarik ez baduzu, gure lana laguntzen lagun dezakezu ekarpen ekonomiko batekin.

Ikasi nola parte hartu
Gure laguntzaileak

Mozilla Familiaren parte

Thunderbirdek Mozilla Fundazioaren irabazi asmorik gabeko filial batean funtzionatzen du. Egitura honek malgutasuna ematen digu aukerako ordainpeko zerbitzuak eskaintzeko Thunderbirden garapenari eusteko etorkizun luzean.

Talentu handiko langileen talde gero eta handiagoa dugu, Thunderbird garatzen eta mantentzen dutenak, gure komunitatearekin eta bazkideekin elkarlanean aritzen direnak eta Thunderbird mundu osoko erabiltzaileei emateko lanean.

Lisa McCormack
Zuzendari gerentea, antolaketa
Ryan Sipes
Zuzendari gerentea, Produktua
Alessandro Castellani
Zuzendaria, Mahaigain eta eramangarri aplikazioak
Andrei Hajdukewycz
Zuzendaria, egitura eta zerbitzuak
Alejandro Aspinwall
Software ingeniaria, zerbitzuak
Alex Schmitz
Sr. UX Engineer, Desktop
Anthony Macchia
Finantza eta kontabilitate aditua
Ben Campbell
Lagileen software ingeniaria, Mahaigaina
Brendan Abolivier
Sr. Software Engineer, Desktop
Chris Aquino
Software ingeniaria, zerbitzuak
Corey Bryant
Kudeatzailea, argitaratze eragiketak
Daniel Darnell
Sr. Release Engineer, Desktop
Geoff Lankow
Sr. Staff Software Engineer, Desktop
Heather Ellsworth
Garatzaileen Harremanetako ingeniaria
Jesse Miksic
Sr. UX Design Specialist
John Bieling
Software ingeniaria, mahaigain hedapenak
Kai Engert
Segurtasun ingeniaria, mahaigaina
Kelly McSweeney
Proiektu kudeatzaile teknikoa
Laurel Terlesky
Kudeatzailea, UI/UX diseinu ikerketa
Magnus Melin
Lagileen software ingeniaria, Mahaigaina
Malini Das
Kudeatzailea, Web zerbitzuak
Margaret Baker
Manager, People Operations & Strategy
Martin Giger
Lagileen software ingeniaria, Mahaigaina
Melissa Autumn
Staff Software Engineer, Services
Monica Ayhens-Madon
Communications & Engagement Coordinator
Natalie Ivanova
Manager, Marketing & Communications
Philipp Kewisch
Kudeatzailea, eramangarri ingeniaritza
Rob Wood
Sr. Software Engineer, Test
Roland Tanglao
Erabiltzaile laguntza espezialista
Ryan Jung
Sr. Site Reliability Engineer
Sarah Regenspan
Bezeroaren esperientziaren espezialista
Solange Valverde
Associate Designer
Tarandeep Kaur
Langileen esperientziaren espezialista
Toby Pilling
Kudeatzailea, Mahaigain ingeniaritza
Todd Heasley
Software ingeniaria, eramangarria
Vineet Deo
Software ingeniaria, mahaigaina
Wayne Mery
Komunitate kudeatzailea
Wolf Montwé
Software ingeniaria, eramangarria

Ikasi zer den hurrena

Thunderbird hobetzen doa. Harpidetu gure buletinera eta jarraitu gaitzazu sare sozialetan informatuta egoteko.