Parte hartu

Zure Talentuak behar ditugu

Pertsona oro izan daiteke laguntzaile. Hona hemen laguntzeko modu batzuk.

Boluntarioek Thunderbird sortzen laguntzen dute eta mundu osoan hamaika hizkuntzatan eskuragarri dagoela ziurtatzen dute. Dokumentazioa idazten dute eta Thunderbird erabiltzaileen laguntza eskaera galderei erantzuten diete.

Kodea

Programazio esperientzia baduzu, Thunderbird proiektuan ekarpenak egiteko modu asko daude. Hasi esperientzia eta interes gehien daukazun eremua identifikatzen eta hasteko urratsak jarraituz:

Mahaigaineko garapena:

Android garapena:

Web garapena:

Probatu

Hainbeste hardware-ingurune eta lan-fluxu esklusiboak izanik, Thunderbird kaleratu aurreko bertsioak probatzen dituzten komunitateko kideak ezinbestekoak dira, softwarearen kalitatea bermatzeko. Gainera, akatsak harrapatzen lagundu dezakezu publiko orokorrarengana iritsi aurretik!

  • Lortu informazio gehiago Beta probatzeari buruz
  • Eman akatsen berri
Itzuli

Mundu osoak merezi du doako eta kode irekiko softwarea, eta Thunderbird 50 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago gaur egun! Erabili zure trebetasun eleaniztunak Thunderbird inoiz baino erabilgarriagoa izan dadin.

Laguntza

Eskarmentu handiko Thunderbird erabiltzailea al zara eta laguntza ematea gustatzen zaiona? Erabili zure ezagutzak gure laguntza-taldearekin bat egin eta mundu osoko erabiltzaileei Thunderbirden galderak erantzuten.

Gure Thunderbird Community Support Matrix gelan sar zaitezke erabiltzaileen laguntza lortzeko eta emateko.

Dokumentazioa

Lagundu erantzunak galdera egin aurretik idazten direla ziurtatzen! Ezaugarri edo APIak dokumentatzeko, erabiltzaileei maiz egiten zaizkien laguntza-galderetaraino, jarri zure ezagutzak eta idazteko trebetasunak Thunderbird komunitate osoaren onurarako.

Sustatu

Advocacy Thunderbirden ekarpena egiteko modurik errazenetako bat da! Mastodonen gure mezuak areagotzea, softwarea lagun bati erakustea, Redditen erantzun lagungarriari botoa ematea; ikusgarritasuna gehitzen duen edozer laguntza izugarria da. Hona hemen hainbat plataforma sozialetan non aurkitu gaitzazuen eta nola parte hartu.

Diseinatu

Partekatu zure ideiak eta lagundu Thunderbird-en UX eta UI-ren inguruan egiten ari diren elkarrizketetan. Zure iritzia ongi etorria ematen dizugu garatzaileen diseinuei gure UX posta-zerrendan, eta gure lagunarteko Matrix gela.

Ekartzeko beste modu bat ideiak, lehentasunak eta iritziak partekatzea da. Thunderbird zurea da eta entzuten ari gara.

Mozilla Connect

Laguntzaile esperientzia

Parte hartzeko bideak eta arrazoiak egiten duten pertsonak bezain anitzak dira.

Gure boluntarioak jatorri ezberdinetakoak dira eta talentu bereziak ekartzen dituzte. Thunderbird hobetzen ari dira beraientzat eta aldi berean munduarentzat. Haiekin bat egin dezakezu.

Thunderbird kode irekiko komunitateak berrikuntza eta eraginkortasuna bultzatzeko duen ekarpenaren indarraren erakusgarri da.
Berna
Lidergoa, Suitza
Jokoan azalik ez baduzu, ezin zara kexatu produktuak hartutako norabideaz.
Arthur
Akats garbitzailea, Estatu Batuak
Oso ondo dago softwarea hobetu ahal izatea niri eta beste erabiltzaileei eragiten dien gauza txikiak konponduz
Hartmut
Garatzailea, Alemania
Eraiki bezain laster beta bertsioak erabiltzeak, aurkitzen ditudan arazoen berri emateko eta konponketak probatzeko aukera ematen dit.
Doug
Probatzailea eta akats garbitzailea, Estatu Batuak
Thunderbird Laguntza Foroan besteei laguntza eskaintzen ari naiz boluntarioki, oso esperientzia aberasgarria iruditzen zait.
Toad-Hall
Laguntzailea eta akats bilatzailea, Erresuma Batua
Itzulpenak egiten hasi nintzen, nire hizkuntzan hitz egiten duen jendeak bertsio lokalizatuak merezi dituela pentsatuz.
Bogo
Itzultzailea, akats garbitzailea eta lidergoa, Bulgaria

Moldatu Etorkizuna

Hobetu softwarea eta bizitza boluntario gisa.

Erabili nahi dituzun tresnak egin. Lagundu besteei haien pribatutasuna eta askatasuna errespetatzen dituen softwarea aurkitzen eta erabiltzen. Bihurtu etorkizun hobeago baten parte zuretzako eta besteentzako zure talentuak Thunderbirden lanean jarriz.

Hainbat engranaje elkarrekin lan egiten dute bihotz batekin, kode-ikur batekin, akats txiki bat erakusten duen lupa eta Thunderbirden logotipoa guztiaren erdian.

Ikasi zer den hurrena

Thunderbird keeps getting better. Subscribe to our newsletter and follow us on social media to stay informed.