Oinarrizko ezaugarriak
Zure produktibitate superpotere berriak.
Hainbat kontu kudeatzeko gai
Kudeatu zure posta guztiak toki bakarretik.
Zure posta elektronikoko kontu guztiek etxea Thunderbird da. Kudeatu kontuak bereizita edo sarrera-ontzi bateratu batean. Bilatu eta antolatu erraztasunez. Esan agur arakatzaileko fitxa horiei guztiei!
Iragarkirik gabeko esperientzia
Doan katerik erantsi gabe.
Ez dugu dirurik irabazten zure posta elektronikoa irakurrita. Ez dugu zure sarrera-ontzia iragarkiekin nahasten. Gozatu iragarkirik eta datu-meatzaritzarik gabeko interfaze garbi batez.
Irakurri gure pribatutasun-politikaZeharkako plataformen euskarria
Zure posta elektronikoak edozein lekutan funtzionatu beharko luke.
Inoiz ez aurkitu zeure burua ekosistema batean blokeatuta. Erabili gustuko duzun sistema eragilea eta aldatu nahi duzunean mahaigaineko aplikazioaren esperientzia bera gozatzen duzun bitartean.
Ikusi eskuragarri dauden bertsio guztiakEgutegia, kontaktuak eta zereginak
Posta elektronikoa produktiboa izatearen zati bat besterik ez baita.
Thunderbirdek zure hitzorduak, kontaktuak eta zereginak kudeatzen laguntzen dizu. Egon antolatuta, produktiboa eta konektatuta leku bakarrean.
Segurtasun eta pribatutasun hobea
Izan seguru eta arduratsua lehenespenez.
Thunderbird kode irekia da. Bere kodea etengabe berrikusi eta hobetu da 20 urtean. Gardentasunak erantzule egiten gaitu eta zu seguru.
Ikusi iturburu kodeaBeti libre eta irekia
Thunderbird zu bezalako jendearen oparia da.
Milaka lagunek denbora eta diruaz lagundu dute Thunderbird posible egiteko. Bere kodea irekia da eta erabiltzeko, aldatzeko eta partekatzeko lizentzia librea du. Thunderbird ez da doakoa bakarrik, librea izanik, aske bihurtzen zaitu.
Ikasi gure misioaHirugarrenen ekosistema
Thunderbirdekin egin dezakezuna ez da gurekin gelditzen.
Arakatu Thunderbird gehigarriakBaliabide lagungarriak
Hazi zure Thunderbird trebetasunak.
Nola hasi
Ia edonork parte har dezake Thunderbird hobea eta besteentzat eskuragarriagoa izan dadin. Zatoz eta ikasi zein aukera dauden. Bilatu proiektuan laguntzeko moduak:
Nola parte hartuPartekatu ideiak
Garatzaileek, diseinatzaileek eta erabiltzaileek elkarrekin lan egiten dutenean gauza harrigarriak gertatzen dira. Zatoz zure ideiak partekatzera Thunderbird nola hobe daitekeen jakiteko.
Mozilla ConnectBilatu laguntza
Ikasi Thunderbird erabiltzen eta egin zure galderak. Mundu osoko Thunderbirdeko kolaboratzaileak zure esperientzia bikaina izan dadin lanean ari dira.
Laguntzarako gunea